Elurteareari jarraipena ematen, abenduaren 24 an Alto Campoo-ra joateko aukera izan nuen.Egunberria zenez, jende gutxi aurkitzeko usteekin nengoen, baina harridura etorri zen goizeko lehen orduetan pistak nahiko beteta ikusi nuenean.Antza denez, nik bezala, badaude bat baino gehiago, afalaurreko prestaketak egin behar ez dituztenak.Aipatzekoa da, elur-egun honetatik ezbeharrik gabe atera ginela.Izan ere, egun bikaina izan zen, goizean snow egiten, gauean familiarekin itzelezko afariaz gozatzen eta azkenik, olentzeroren opariak ireki eta gero, gosarira arte, lagunekin parrandan egoten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario