18 ene 2009
Beherapen bat egiten
Nahiak gainditu naute
4 ene 2009
Elurtearen geldigunea

Teknika berritzen

30 dic 2008
Egunberrian Alto Campoo-ra!!
Elurteareari jarraipena ematen, abenduaren 24 an Alto Campoo-ra joateko aukera izan nuen.Egunberria zenez, jende gutxi aurkitzeko usteekin nengoen, baina harridura etorri zen goizeko lehen orduetan pistak nahiko beteta ikusi nuenean.Antza denez, nik bezala, badaude bat baino gehiago, afalaurreko prestaketak egin behar ez dituztenak.21 dic 2008
Estazioen osasun-zerbitzuak

Izan ere, istripua larria izanda, anbulantziaren beharra izaten da eta noski, anbulantziek pisteetara heltzeko gaitasuna ez dute eta normalean, aparkalekuan itxaroten egoten dira.Beraz, elurreko motoristen lana funtsezkoa izaten da eta horregaitik, eski estazio guztietan bat baino gehiago aurki ditzakezu.
Diagnostikoa
Basurtuko ospitalean ordu bat egon ondoren eta zenbat jendea zegoen ikusita (goizeko 10tan Basurtuko larrialdira sartu zen neska batek, oraindik ere arratsaldeko 7 retan, frogeetara itxaroten zegoen) nire lehengusina “alta boluntaria” eskatu du. Begoñako Virgen Blanca klinikara joan gara eta han radiografiak egin dizkiote.
Azkenean, belaunan bihurdura eta meniskoa apurtuta dauka.Gajoa hamaika egun atseden hartzen egon behar da,baina belauna zendatuta egon bezain laster, berriro elurran ikusiko dugu.
Elurtearen nire lehenengo eguna:Valdezcaray
Zintzo izanda hasiera batean oholarekin nahiko txarto moldatu naiz.Izan ere, bakarrik urte bat daramat snowboard egiten.Hala ere,teknika berriro hartzeko, ordu batekin nahiko izan da.Espero dut aurtengo elurtean elurrara joateko aukera gehiago izatea.
Aipatzekoa da, gaurkotze honek ospitaletik idazten ari naizela.Eski egunaren azken 30 minututan, nire lehengusina pista batetik jeitsen hari zenean harri batekin topo egin du, azkenean, belaunetan izugarrizko kolpea hartzen.Beraz, orain itxarongelan gaude, medikuaren zain eta ezer izateko itxaropekin.
15 dic 2008
Oharra:
14 dic 2008
Luz ardiden
Bilbotik nahiko gertu geratzen diren eski estazioak ikusi ditugu.Hala ere, hain gertu geratzen diren beste batzuk ikusi nahi nituzke.Luz ardiden adibidez, Pirineotan dagoen eski estazio da eta Bilbotik nahiko urrun geratu arren,esango nuke eski estazio honek, bidaia egitea merezi duela.
Luz ardiden 26 pistak ditu honelaxe banatuta:4 berde,4 urdin,15 gorri eta 3 beltz.

Besteak beste, estazio honetan snowpark bat edo trineo pista bat aurki dezakegu.Eski estazio honek, elbarriei eski egiteko aukera ematen die eta horretarako ailegarrestasun eta zerbitzuak eskaintzen dizkie.Izan ere, kirol honetan hasi nahi den elbarri batek Luz ardiden eski-eskolara joan ahal da.
Forfaiten prezioei begira, ikasleei beherapenak egiten digute,adibidez eguneko forfait 27,5 eurotatik 16,5 eurotara geratzen da.
10 dic 2008
Oharra:
5 dic 2008
Fuentes de invierno
Kantabriar mendikatearekin jarraituz, Bilbotik nahiko urrun dagoen Fuentes de invierno eski estazioa ikusiko dugu. Konkretuki, Asturias eta Leon probintzien arteko mugan kokatuta dago,gutxi gorabehera, Bilbotik 370 kilometrora.

Eskura dituen 15 pistak honela daude banatuta:3 Berde,3 Urdin,6 Gorri eta 3 Beltz.
Denboraldi altuan eguneko forfaitaren prezioa 18 eurokoa da.Denboraldi baxuan, berriz, 14 eurokoa izaten da.Egun bat baino gehiago joan ondoren, abonamenduak ere eskaintzen dituzte aintzat hartzeko prezioekin.Beste eski estazioetan bezala, hasiberrientzako snowboard eskola dago.
Lunada
Lunada ,Alto Campoo eta San Isidrotik gertu dagoen beste eski estazioa da.Bilbotik 90 kilometrora dago eta guztira 8 pistak aurkitu ditazakegu honela banatutarik:
3Gorri,3 Urdin eta 2 Berde
Bertan egun batzuk pasatu nahian, ostatu ugari dituzu eta oso prezio bitxietan gainera.Forfaiten prezioei begira, Lunada oraindik arte ikusitako estazio merkeena da.Hala ere,nik esango nuke, eskaintzen dituzten zerbitzuekin, forfaiten prezioek ezin direla garestiak izan.
Eguneko forfait-->17 euro
Lehen aldiko forfait-->14 euro
30 nov 2008
24 kilometro eskiagarri ditu lau sektoreetan banatuta:Cebolledo,Requejines , Riopinos eta Salencias-La raya.Beste eski estazioetan bezala, San Isidro 25 pista eskaintzen ditu berde,urdin eta gorriaren sailkaketa egiten.Beltza ere,sektore batzuetan ikus ditzakegu.
Aurreko gaurkoraketan esan dudan bezala, San Isidron ere, snowboard eskola daukate.Asteburuko edo oporraldiko ikastaroak daude eta ordu kopuru desberdinak izaten dute.Hala ere, ordu bateko ikastaroak egiteko aukera daukazu.
Ekipoa alokatzeko denda bat dago eta aldez aurretik, erreserba egin nahian, interneten bidez egin dezakezu.
Eski estazio honen tarifei dagokionez, eguneko forfait 16-22 eurokoa izaten da:
16 euro -> astelehenatik ostegunera arte
22 euro -> asteburuetan, abenduaren (6tik 14ra)(20tik urtarrilaren 14ra)....ikusi gehiago
Oharra:
Ekipamenduari buruz,ahaztu zait esatea, eski estazio guztiak ekipoa alokatzeko zerbitzuak dituztela.Beraz,oraindik ere,ekipoa ez duten hasiberrientzako,premiazko aukera izan daiteke eta normalean,merkea ere.
Baita ere, eski-estazio ia guztiek hasiberrientzako eski monitoreak dituzte.Emaitza hoberenak izateko,monitoreak ikasleen eski mailara egokitzen dira.Modu naturalean eta noski,seguruan ere, monitoreek teknika batzuk ematen dituzte.
Nahiz eta hasiera batean kirol hau zaila izan,maina hartuz gero betirako amodioa izango diozu!!
Valdelinares
Javalambretik ordu batera dagoen beste eski-estazio bat Valdelinares da.Eski-estazio honek guztira 9 pistak ditu:3 berde,3 urdin eta 3 gorri.(pisten mapa).
Valdelinaresen pistak 9:30etatik 16:45etara irekita daude.Hala ere, forfaiten salmentarako lehiatilak, goizeko 9:00 etan irekitzen dira eta eguneko forfaitaren prezioa 28 eurokoa da.
Eski estazio honetan freestyle egiteko eremua dauka.Gainera iazko elurtean koltxoi magiko bat kokatu zuten.Hau da, airez osatutako ohe bat.Non eta, eskiekin eta snow oholarekin salto bat egin ondoren, erorketa lehun bat izaten duzu.Urte honetan,estazioan aparteko leku bat izango du.
