30 nov 2008

San Isidro

Orain arte,Iberiar sistemaren eta Pirineo Aragoitarraren eski estazioak ikusita ditugu.Alto campoo-rekin, Bilbotik nahiko gertu geratzen den Kantabriar mendikatean sartu ginen baina, beste eski-estazioetan sakondu barik.Beraz,San Isidro estazioarekin hasiko gara.

24 kilometro eskiagarri ditu lau sektoreetan banatuta:Cebolledo,Requejines , Riopinos eta Salencias-La raya.Beste eski estazioetan bezala, San Isidro 25 pista eskaintzen ditu berde,urdin eta gorriaren sailkaketa egiten.Beltza ere,sektore batzuetan ikus ditzakegu.



Aurreko gaurkoraketan esan dudan bezala, San Isidron ere, snowboard eskola daukate.Asteburuko edo oporraldiko ikastaroak daude eta ordu kopuru desberdinak izaten dute.Hala ere, ordu bateko ikastaroak egiteko aukera daukazu.

Ekipoa alokatzeko denda bat dago eta aldez aurretik, erreserba egin nahian, interneten bidez egin dezakezu.

Eski estazio honen tarifei dagokionez, eguneko forfait 16-22 eurokoa izaten da:

16 euro -> astelehenatik ostegunera arte 

22 euro -> asteburuetan, abenduaren (6tik 14ra)(20tik urtarrilaren 14ra)....ikusi gehiago




Oharra:

Ekipamenduari buruz,ahaztu zait esatea, eski estazio guztiak ekipoa alokatzeko zerbitzuak dituztela.Beraz,oraindik ere,ekipoa ez duten hasiberrientzako,premiazko aukera izan daiteke eta normalean,merkea ere.


Baita ere, eski-estazio ia guztiek hasiberrientzako eski monitoreak dituzte.Emaitza hoberenak izateko,monitoreak ikasleen eski mailara egokitzen dira.Modu naturalean eta noski,seguruan ere, monitoreek teknika batzuk ematen dituzte.


Nahiz eta hasiera batean kirol hau zaila izan,maina hartuz gero betirako amodioa izango diozu!!




Valdelinares

Javalambretik ordu batera dagoen beste eski-estazio bat Valdelinares da.Eski-estazio honek guztira 9 pistak ditu:3 berde,3 urdin eta 3 gorri.(pisten mapa).

Valdelinaresen pistak 9:30etatik 16:45etara irekita daude.Hala ere, forfaiten salmentarako lehiatilak, goizeko 9:00 etan irekitzen dira eta eguneko forfaitaren prezioa 28 eurokoa da.

Eski estazio honetan freestyle egiteko eremua dauka.Gainera iazko elurtean koltxoi magiko bat kokatu zuten.Hau da, airez osatutako ohe bat.Non eta, eskiekin eta snow oholarekin salto bat egin ondoren, erorketa lehun bat izaten duzu.Urte honetan,estazioan aparteko leku bat izango du.



23 nov 2008

Javalambre

Terueletik gertu dagoen eski-estazioa dugu,hain zuzen ere, Camarena mendikatean kokatuta dago.Bilbotik iristeko gutxi gorabehera, 5 ordu eta erdi behar dira.Jalambrek pista kopuru txikia du, guztira 9:

3Berde,5 urdin eta gorri bat.



Aurtengo elurterako, Javalambrek berrikuntza batzuk egin ditu. Adibidez, Lounge Lapiaz-eko terraza berria,snowparkaren salto berrien gehikuntza…Eski estazio honen ordutegia 9:30tik 16:45 rakoa da.Hala ere,forfaiten erosketa egiteko leihatilak goizeko 9:00-etan irekitzen dira.Eguneko forfaiten prezioa 28,00 E-koa da.Pertsonalki ez naiz inoiz ere Javalambre-n egon,baina 9 pistengatik ez nuke 28 euro ordainduko.


ASTúN

Candanchú-tik gertu dagoen beste eski estazioa Astún da.Guztira 39,2 kilometro eskiagarri dauzka 48 pistetan banaturik: 3 berde,14 urdin,22 gorri eta 9 beltz.

Pistak goizeko 9tik 16:30ra arte irekita daude eta eguneko forfait bat hartuz gero,33 euro ordaindu beharko duzu.Beste eski estazioak dituzte bezala,Astun haurrentzako elurreko lorategi bat du.

Candanchú

Pirineo Aragoitarraren beste eski estazioa:Candanchú.Bilbotik iristeko 3 ordu eta erdi baino ez dira behar.Candanchú-k 44 pista eskaintzen dizkigu:

10 berde,12 urdin, 17gorri eta 5 beltz ditu

Prezioei begira eguneko forfait 34 euroa da.Candanchú-ren beste zoragarritasun bat eman beharrean, dudarik gabe,esango nuke bere gaua ikusi beharko genukeela.Hau da, elur-eguna amaitu ondoren eta kopa bat hartu nahian inguruan pub eta dantzalekuak dituzula.Baita ere,egun bat baino gehiago joan ondoren, bigarren egunean Astún eski-estaziora joateko aukera

 daukazu.Izan ere, Candanchú-tik 8 minutura dago eta.


17 nov 2008

Cerler


Panticosa eta Formigal baino pixka bat urrunago dagoen beste eski-estazioa Cerler da.


Guztira 76 kilometro eskiagarri dauzka 61 pistetan banatuta:7Berde,16 Urdin, 24 Gorri eta 14 Beltz.

Cerler freestyle bultzatu nahian, bere snowpark-aren berreraketak egin ditu.Barandak eta salto berriak gaineratu dituzte eta ez hori bakarrik, 2008-09eko elurtean snowparkara iristeko erremonte bat ikus dezakegu.Honetan ere, freestylers-ek aurrerapen egokiak izateko snowparkan maila desberdinak bereiz ditzakegu.Honetaz aparte, Cerler-eko snowpark-ak pizzeria bat izaten du bertan indarra hartzeko.

Tarifei begira,eguneko forfait 37,50 eurokoa da.
Fromigal


Panticosatik gertu dagoen beste eski-estazioa Formigal da.Eski-estazio honek 97 pista ditu, totalean 197 kilometro eskiagarri honela banaturik: 7 berde, 18 urdin, 30 gorri eta 39
beltz.Pistetaz aparte, Fromigalek beste gauza on batzuk eskaintzen dizkigu, adibidez, Terrain Park-a -->Snow park honetan hiru zailtasun maila bereizi ditzakegu:Berdea beti nola ez,hasten ari garenontzat,gorria eta beltza.





Mapa
Formigaleko beste gehigarri bat bere jatetxeak dira.Izan ere, pistetan atsedenaldi bat hartu nahian, 21 jatetxe gure eskura aurki ditzakegu.Aurtengo elurtean, estazio honetan berritasunak ikusi ditzakegu.

Eguneko forfaitaren prezioa 39 eurokoa da.Garestia dirudi arren, kontutan hartu behar ditugu eski estazioek eskaintzen dizkigun aukerak.
Panticosa



Panticosa Pirineo Aragoitarren erdialdean aurki dezakegu.Bilbotik, gutxi gorabehera 4 ordura dago.

Eski estazio honek 41 pistak ditu,guztira 35 kilometro eskiagarri.Pistak honela banaturik daude: 7 Berde,14 Urdin,16 Gorri eta 4 Beltz.Urte
honetan berritasunak aurkitu ditzakegu pistetan, elur artifizialan,elurreko lorategian....

Astelehenetik igandera, estazioa irekitzen dute goizeko 9:30etik arratsaldeko 16:30etara.Frofaiten prezioaei begira, eguna nahiko garestia ateratzen da: 32E.

Ekonomiak egun bat baino gehiago pasatzeko aukera ematen badizu, bertan ostatu ugari aurki ditzakezu.


10 nov 2008

Valdezcaray:


Errioxako Ezcaray herrian dago kokatuta,konkretuki, San Lorenzo izeneko Gaztelako mendilerroan.Bilbotik gertu dagoen eski gunea da.
Pistak nahiko txikiak izan arren, 22,160 kilometro ditu totalean eta pistak honela daude
banatuta:


- 4 Berde
- 6 Urdin
- 10 Gorri
- 2 Beltz











Valdezcaray 2006


Goizeko 9tan irekitzen dute eta arratsaldeko 17etan itxi.Tarifei dagokienez 13.50 €-tik 26.50 €-koak dira forfaiten prezioak.Beste eski estazioekin konparatuta forfaiten prezioak nahiko merkeak dira!!

Eski-estazioak

Orain goazen ikustera Bilbotik "gertu"aurki ditzakegun eski-estazioak:


Alto Campoo:

Alto campoo Reinosatik gertu dagoen eski estazioa da.Bilbotik 200 kilometrotara dago eta autoz,trenez edo autobusez joateko aukera duzu.



Bere pistak guztira 27km eskiagarri osatzen dute eta bere instalazio modernoen artean elur artifiziala egiteko produkzio sistema bat dago. 23 pistak honela banaturik daude:


  • - 4 Berde
  • - 9 Urdin
  • - 10 Gorri

Mapan ikusi dezakegunez, pistaz aparte, barne zirkuitu bat (4,4 kilometrokoa) eta bi Snowpark aurki ditzakegu.



2008-09 eko tarifak: Eguneko forfait: helduentzako 28 eurokoa da
eta txikientzako 18 eurokoa da.

9 nov 2008

Elurraz nola gaude?



Negua heldu da.Tenperaturak nabariki jeitsi dira,elurraren agerpena ekartzen.

Sierra nevada:
Andaluziar mendizerran elurretako-kota 2000m-koa da eta prezipitazioak espero dira.

Iberiar eta erdialdeko mendikatea
Depresioekin batera prezipitazio moderatuak eta iraunkorrak espero dira.Modu honetan,igotzen elurretako-kota 1400/1500-etara.Goi eremuen elurraren lodiera 25cm-koa izan daiteke. 

Kantabriar mendikateak:
Prezipitazio berriak 1200m baino gorakoak izango dira,elurraren lodiera 30-50 cm-ra iristen.

Pirineoak:
2000m gorakoa eta Hegoaldeko isurialdeetan prezipitazioak 30cm-ko lodiera pilatuko dute.Berriz,Iparraldeko isurialdeetan 50cm-koa izan daiteke.

                                                            
                                                       


2 nov 2008

CreaM 01

Denda honetan, tresneria saldubaino, snow eta skate egiteko arropa saltzen dute.Kaleko modaren aldeko apostua egiten dute.Betiere, marken kalitateari uko egin barik.Denda honetan besteak beste, Jart,Carhartt,Vans, Converse, Santa Cruz,Nike,Split edo Nikita markak daude.Bilbon denda bat baino gehiago aurki ditzakezu.Guztira:Lau Bilbon(CC bidarte, CC Zubiarte, Navarra 6 eta Elkano 24 kalean daudenak) eta beste bat Barakaldon(

StyLinG

Styling Bilbon Rodríguez Arias 39 kalean aurki dezakezu.Snowboard-ren tresneria eta arropa saltzeaz gain,surf eta skate egiteko materiala ere aurki dezakezu.Nik denda hau gomendatuko nuke snowboard-ren tresneria  erosi nahian.Bertako langileak oso profesionalak dira eta kirol honetan hasten ari garenoei,gomendioak ematen eta salantzak argitzen digute.Nire ia ekipo osoa bertan erosi dut eta momentuz,eman didaten tratuarekin oso pozik nago.
Snow-ren materiala alde batera uzteko,bakarrik jakin behar dugu tinkaketak,botak,arropa eta abar non erosi ahal ditugu.Gauza guzti hauek erosteko interneten bidez egiteko aukera daukagu.Hala ere, Bilbon kirol denda ugari daude eta nik, gutxienez bi denda bereiztuko nituzke:Styling eta Cream.