23 oct 2008

Segurtasuna

Snowboard egiteko funtzesko tresneria ikusi ditugu.Hala ere,badaude beste batzuk gure segurtasuna eta erosotasuna bermatuko dutenak.Adibidez:

-Eskularruak:hauek segurtasuna emateaz gain gure eskuak lehor mantentzeko gaitasuna emango digute.

-Buru-Babesa:Ez dago zertan esan behar zer-nolako babesa emango digun.Pistetan oso erraza da harriak topatzea eta nola ez, erorketa bat izanez gero, aukeran duzu buruan kolpe bat hartzea.

-“Walkitalkia”:ez da funtzesko elementua baina estazioa handia bada oso normala da bertan galtzea eta walkitalkia eskura izanda laguntza eskatu dezakezu.Lagunekin barre egiteko ere oso aproposa da.




22 oct 2008

Janzkera

Ohola,tinkaketak eta botak izanda, snowboard praktikatzeko ere, janzkera egokia izatea premiazko gauza da.Kontutan hartu behar dugu, snow egitean tenperatura baxuetan agerian egongo garela.Horregaitik, nola ez, janzkera berezia izan behar dugu.Tipulak izango bagina, hiru gainjantzi izango ditugu.




+Lehenegoa: azalaren gainean izango dugu.Bero-kamiseta hautatzean izerdia drainatuko dugu.Modu honetan, lehor mantenduko gara.Kamisetaz aparte, nik behintzat,hanketan "leotardoak"jartzen ditut.

+Bigarrena: Aukera egokiena forroak dira.Hauek hotza isolatuko dute.

+Hirugarrena: Praka eta txamarra izango dira.Oso garrantzitzua da,hauek bustiezinak eta izergarriak izatea.

---->Botak


Ohola eta tinkaketak bezala, botak garrantzi handia dute.Bi bota mota bereiz ditzakegu:

Alde batetik,botak bigunak edo SOFT BOOT izendatuak:eta bigunen barruan...

Free-Stylers:Barruan zapatila arina dituen oinetako bigunak dira.Malgutasun eta maniobrak egitea errazten dute.

Soft-Riders:Aurrekoak baino altuagoak dira.Abiadura bizian egotean, kontrol handia ematen dizute.Gainera, orkatilek egin behar duten indarra murrizten dute.Bota hauek gomendagarriak dira snow-an hasten ari direnentzat.

Bestetik, botak gogorrak edo HARD BOOT ditugu.Orkatilei ez diote malgutasun handirik ematen.Beraz, ez dira gomendagarriak saltoak edo artaziketak egiteko.
Tinkaketei buruz hitz egin dudanean, gauza batzuk komentatu gabe geratu dira:
-->Zein bota aukeratuz gero,tinkaketa bat edo beste bat aukeratuko dugula.
+Botak bigunak---->Armadurako tinkaketak:Mugimenduetan askatasun handia ematen dizute.
+Botak gogorrak--->Plakazko tinkaketak:Jartzeko oso erosoak.

-->Eskuineko hanka aurrean edo atzean??Hau da,"goffy"edo"regular" izatea.

19 oct 2008

---->TinKaKeTaK (Fijaciones)

Oholarekin batera tinkaketak ditugu.Hauek, oholan izaten duten kokagunea alda daiteke bakoitzaren nahietara.Egia esanda, tinkaketen angelua jartzean, kontutan hartu behar da zein snow mota egingo dugun.Hau da, pisteetan aritzeko edo freride egiteko, gomendagarria da aurrean angulu normala eta atzean, 0 edo angulu positiboa izatea.Berriz, park edo freestyle egiteko, aurrean angulu normala eta atzean angulu negatiboa.

Hala ere, lehen esan dudanez, bakoitza bere estiloa du.

---->OholaK



Ohola da kirol honetako elementurik garrantzitsuenetarikoren bat.Ohol egokia aukeratzea premiazko gauza da.Izan ere, pentsatu behar dugu,ohola dela elurrarekin harreman zuzena duen elementua.Beraz, kalitate gutxiko ohol bat erabilitzean, istripu bat izateko arriskua izango dugu.
Nola jakiten dugu ohol bat ona ala txarra den? Adibidez,izaten duen malgutasuna ikusiz.Hau da,ohola zenbat eta malguagoa izan orduan eta hobeto moldatuko gara mendian aurki ditzakegun erliebeetara.Baten baino gehiagotan gertatu da, jauzi batean malgutasun txikiko ohol bat apurtzea eta ez dago azaldu beharrik, snowboarderrak zer-nolako kolpea hartu zuen.

Gomendagarria da, xixku bat izatea oholak kolpeetatik zaintzeko.

Online oholak erosteko.... surfdevils.com, stylingsurf.com

16 oct 2008

Ekipamendua

Snow-ari buruz oinarrizko ezagupena edukiz gero, ikusiko dugu modu erosoan eta batez ere, modu seguruan praktikatzeko zer-nolako ekipamendua behar den.Kirol honek tresneria zabala dauka.Beraz, banan-banan ikusiko ditugu.

12 oct 2008

SnoW MotaK

Snow zer den jakin ondoren, ezagutu behar dira kirol honen modalitate desberdinak:

1-Estilo librean: Artaziketak egitean datza.Snowboarder-rrek saltoak eta eskubelak irristatzen ditu.Estilo librearen barruan mota desberdinak daude:Media-pipa, Slopestyle, Salto Grande, Jibbing....


Nire lehengusina,Tania Enriquez.Valdezcary 2007

2-Jaitsiera librea: Pisten kanpotik egiten diren jaitsierak dira.

3-Lasterketa:Garrantzitsuena azkarregi jaistea da.Normalean pistan saltoak egoten dira.

4-Zeharmendia: Modalitate berri honek ohol bereziekin egiten dira: Splitboard

Snow ? Zer da?

Azken 10 urte hauetan modan jarri den neguko kirola da.Ohol batez baliatuz, elurratik irrist egitea da.Ezin da bere jatorria zehatz-mehatz finkatu baina, esan dezakegu 1965ean eman zirela kirol honen lehen hastapenak.Izan ere, urte honetak Sherman Poppen-ek lehen ohola asmatu zuen:Snurfer (Snow eta Surf-aren nahasketa).Gaurko oholak guztiz desberdinak dira.


Datu-ikusgarria:1998era arte ez zen neguko joko olinpikoa bihurtu.

Agurra

Ongi Etorri Snowboard-ri buruzko blogara.Buruari bueltak eman ondoren eta negua heltzean dagoela ikusita, pentsatu dut ondo legoke, neguko kirol honen informazioa bilatzea.Hau da, non praktikatu, eraman behar den ekipoa non erosi eta mila bat gauza ikusiko ditugu.Ez dago esan behar, zuen partehartzea eskertuko nuela.

Agur bero bat eta ongi etorri!!!