14 dic 2008

Valgrande-Pajares

Asturiasen dagoen eski estazio honek 23 kilometro eskiagarri dauzka 36 pistetan banatuta.Barneko eski egiteko ere,7 kilometro eskiagarri dauzka.Pistak honelaxe banaturik daude:

9 Berde,12 Urdin, 11 Gorri eta 4 Beltz


Pistak goizeko 9:15 etatik arratsaldeko 17:00 etara irekita daude.Hala ere, eski estazio honek asteburuetan eta jaiegunetan, gaueko eski egiteko aukera ematen digu eta horretarako, pistak berriro ere, arratsaldeko 19:00 etan irekitzen dira gaueko 22:00 tara arte.

Pajaresen 2008-09 elurtean berritasun batzuk aurkitu ditzakegu.Adibidez, elur artifiziala ekoizten dituzten kainoi berriak jartzeko, 530.000 euro inbertitu dira.Pistetan ere, hobekuntzak aurki ditzakegu batez ere, pisten tuntuiztapenean edo hauen zabalkuntzan.

Beste eski estazioetan bezala, Pajaresen bai snowboard eskola eta baita ere, materiala alokatzeko zerbitzuak aurki ditzakegu.

Gurasoentzako elurreko lorategi bat dago.Haiek eskiatzen egoten diren bitartean,euren haurrak jolasez beteriko gune batean zainduak izateko.

Eski estazio honen eguneko forfaiten prezioa....

  • Denboraldi altuan:21 euro.
  • Denboraldi baxuan:16 euro.

Denboraldiaren  egutegia

No hay comentarios: