18 ene 2009

Beherapen bat egiten

Elurraren argazkiak eta bideoak ikusi ondoren, bideo honekin topo egin dut.Bideoa, Alto Campooren Cuchillon pistari egin nion jaitsiera erakusten du.

Nahiak gainditu naute

Badakit aurreko eguneraketan elurtearen geldigunearen berri eman nuela.Beraz, aitortu behar dut, gaur lagun batzuekin alto campoo-ra joan naizela. Izan ere, ikasketak nahiko ondo dabiltzate eta elurrara joateko nahiak handiak zirenez, lagunek egin didate gonbidapenari, ezin izan dut ezetz esan.

Oraingoan, eguraldi oso txarra egin du.Egunaren hasieran, bihutsa eta haizearengaitik, bakarrik 2 pistek irekita aurkitu ditugu eta zintzo izanda, honek asko harritu nau.Batez ere, atzo alto campoo-ren web gunean sartu nintzelako eta metereologia aurreikuspenan, eguzki eta hodeiak eman zituztelako. Nahiz eta bihutsa, haizea eta lainoak izan , eguna atsegingarria izan da eta gainera, forfaiten prezioetan beherapena izan ditugu.( aipatzekoa da ere, egunaren zehar eguraldiaren baldintzak "hobetu" egin direla eta pistak gehiago ireki dituztela) 

4 ene 2009

Elurtearen geldigunea

Ostera ere, astelehenean alto campoo-ra joatearen ideia neukan.Baina azken momentuan lagunak deitu didate eta planak bertan behera geratu dira.

Unibertsitatearen azterkeei begira eta batez ere, aurten ikasketeei eman nahi diodan orduei begira, elurtearen geldigunea egiteari erabaki dut.Eguneraketa honek amaitu bezain laster, ohola armairuan gordeko dut eta otsaila 2-ra arte ez dut berriz aterako.Espero dut, ordura arte elurra egotea.XD

Ikusi arte

Teknika berritzen

Aldez aurretik esan dudanez, bakarrik urtebete bat daramat snow egiten eta aurtengo elurtean bizpahiru aldiz elurrara joan nahizenez, oraindik ere nire teknika nahiko txarra da.

Oraindik ere, arrisku hutsa

Hala ere, pixkana-pixkanaka gorputzaren jarrera hobetzen noa eta orain, oholaren bi ahoekin mozteko gai nahiz.Azken lorpen honek oso garrantzitzua da.Izan ere, normalean snow-arekin hasten ari zarenean, bakarrik oholaren alde batekin mozten duzu (abiadura gutxitzeko).Modu honetan hanken bolek kargatzen dira eta azkenik, bi jaitsiera egin ondoren, elurraz ahazten zara eta aulkitxo bat baino ez duzu nahi.Horregaitik oso garrantzitsua da inklinazio gutxiko tarteei onura ateratzea (edo zailtasun gutxiko pisteei) eta poliki-poliki oholari "barrura eta kanpora" ematea.