30 dic 2008

Egunberrian Alto Campoo-ra!!

Aldez aurretik, esan beharra daukat blogaren eguneraketa berandu egin dudala, ordenagailua apurtuta izan dudalako eta gabonetan tekniko baten bilaketa egitea, benetan, buruhauste bat izan delako.

Elurteareari jarraipena ematen, abenduaren 24 an Alto Campoo-ra joateko aukera izan nuen.Egunberria zenez, jende gutxi aurkitzeko usteekin nengoen, baina harridura etorri zen goizeko lehen orduetan pistak nahiko beteta ikusi nuenean.Antza denez, nik bezala, badaude bat baino gehiago, afalaurreko prestaketak egin behar ez dituztenak.

Aipatzekoa da, elur-egun honetatik ezbeharrik gabe atera ginela.Izan ere, egun bikaina izan zen, goizean snow egiten, gauean familiarekin itzelezko afariaz gozatzen eta azkenik, olentzeroren opariak ireki eta gero, gosarira arte, lagunekin parrandan egoten.

21 dic 2008

Estazioen osasun-zerbitzuak

Nire lehengusinaren istripuari begira, eski estazioek izaten dituzten osasun-zerbitzuetan sakondu nahi nuke.Elurrara joan bazara, ziur aski ikusi izan dituzula estazioan lan egiten duten pertsonek elurreko motoekin.Pertsonal hauek izaten dira, pistetan jauzi edo istripuren bat izan ondoren, modu seguruan estazioaren beheko aldera garraiatzen zaituztenak.



Izan ere, istripua larria izanda, anbulantziaren beharra izaten da eta noski, anbulantziek pisteetara heltzeko gaitasuna ez dute eta normalean, aparkalekuan itxaroten egoten dira.Beraz, elurreko motoristen lana funtsezkoa izaten da eta horregaitik, eski estazio guztietan bat baino gehiago aurki ditzakezu.

Diagnostikoa


Basurtuko ospitalean ordu bat egon ondoren eta zenbat jendea zegoen ikusita (goizeko 10tan Basurtuko larrialdira sartu zen neska batek, oraindik ere arratsaldeko 7 retan, frogeetara itxaroten zegoen) nire lehengusina “alta boluntaria” eskatu du. Begoñako Virgen Blanca klinikara joan gara eta han radiografiak egin dizkiote.

Azkenean, belaunan bihurdura eta meniskoa apurtuta dauka.Gajoa hamaika egun atseden hartzen egon behar da,baina belauna zendatuta egon bezain laster, berriro elurran ikusiko dugu.

Elurtearen nire lehenengo eguna:Valdezcaray

Igande honetan Valdezcaray eski estazioan eguna pasa ondoren, elur gogoekin amaitu ditut.Eguraldi ezin hobea egin duenez, estazioaren %100 irekita izan dugu.Goizean jende gutxi aukitu dugu baina, eguna aurrera joan ahala, pisteetan gero eta eskiatzaile gehiago zeuden.

Zintzo izanda hasiera batean oholarekin nahiko txarto moldatu naiz.Izan ere, bakarrik urte bat daramat snowboard egiten.Hala ere,teknika berriro hartzeko, ordu batekin nahiko izan da.Espero dut aurtengo elurtean elurrara joateko aukera gehiago izatea.

Aipatzekoa da, gaurkotze honek ospitaletik idazten ari naizela.Eski egunaren azken 30 minututan, nire lehengusina pista batetik jeitsen hari zenean harri batekin topo egin du, azkenean, belaunetan izugarrizko kolpea hartzen.Beraz, orain itxarongelan gaude, medikuaren zain eta ezer izateko itxaropekin.

15 dic 2008

Oharra:

Snow egitera joan aurretik, eguraldiaren egoera eta pisteen egoera jakin behar ditugu.Izan ere, eguraldiaren arabaera,eski estazioek pistak irekitzen edo izten dituzte.Beraz gomendagarria da, aukeratutako eski estazioaren web orrira joatea, bertan, eguraldiaren eta pisten berria izateko.Normalean eski estazio ia guztiek euren web orrietan, web cam-ak dituzte eta euren bitartez pisten egoera ia zuzenean ikusi dezakegu.Hala ere, badaude batzuk zerbitzu hau ez dutenak edo hondatuta dutenak.

Beraz edozein eski estazioen irudi zuzenak ikusi nahian, badago interneten web orri bat,  ski-cams deitutakoa, non eta zerbitzu hau eskaintzen digute.Honetaz aparte ere, eski estazio bakoitzaren informazio orokorra aurkitu dezakegu.


14 dic 2008

Luz ardiden

Bilbotik nahiko gertu geratzen diren eski estazioak ikusi ditugu.Hala ere, hain gertu geratzen diren beste batzuk ikusi nahi nituzke.Luz ardiden adibidez, Pirineotan dagoen eski estazio da eta Bilbotik nahiko urrun geratu arren,esango nuke eski estazio honek, bidaia egitea merezi duela.

Luz ardiden 26 pistak ditu honelaxe banatuta:4 berde,4 urdin,15 gorri eta 3 beltz.

Besteak beste, estazio honetan snowpark bat edo trineo pista bat aurki dezakegu.Eski estazio honek, elbarriei eski egiteko aukera ematen die eta horretarako ailegarrestasun eta zerbitzuak eskaintzen dizkie.Izan ere, kirol honetan hasi nahi den elbarri batek Luz ardiden eski-eskolara joan ahal da.

Forfaiten prezioei begira, ikasleei beherapenak egiten digute,adibidez eguneko forfait 27,5 eurotatik 16,5 eurotara geratzen da.


Valgrande-Pajares

Asturiasen dagoen eski estazio honek 23 kilometro eskiagarri dauzka 36 pistetan banatuta.Barneko eski egiteko ere,7 kilometro eskiagarri dauzka.Pistak honelaxe banaturik daude:

9 Berde,12 Urdin, 11 Gorri eta 4 Beltz


Pistak goizeko 9:15 etatik arratsaldeko 17:00 etara irekita daude.Hala ere, eski estazio honek asteburuetan eta jaiegunetan, gaueko eski egiteko aukera ematen digu eta horretarako, pistak berriro ere, arratsaldeko 19:00 etan irekitzen dira gaueko 22:00 tara arte.

Pajaresen 2008-09 elurtean berritasun batzuk aurkitu ditzakegu.Adibidez, elur artifiziala ekoizten dituzten kainoi berriak jartzeko, 530.000 euro inbertitu dira.Pistetan ere, hobekuntzak aurki ditzakegu batez ere, pisten tuntuiztapenean edo hauen zabalkuntzan.

Beste eski estazioetan bezala, Pajaresen bai snowboard eskola eta baita ere, materiala alokatzeko zerbitzuak aurki ditzakegu.

Gurasoentzako elurreko lorategi bat dago.Haiek eskiatzen egoten diren bitartean,euren haurrak jolasez beteriko gune batean zainduak izateko.

Eski estazio honen eguneko forfaiten prezioa....

  • Denboraldi altuan:21 euro.
  • Denboraldi baxuan:16 euro.

Denboraldiaren  egutegia

10 dic 2008

Oharra:

Sarean aritzean, snowboard munduaren hasiberrientzako bideo bat aurkitu dut.Bideoa nahiko ondo dago.Izan ere, orain arte ikusi dugun guztia pausoz pausoz azaltzen dizkigute:Materialaren aukeraketa, hauen ezaugarriak eta erabilera, gorputz-jarrera...

Begirada bat eman!

 

5 dic 2008

Fuentes de invierno

Kantabriar mendikatearekin jarraituz, Bilbotik nahiko urrun dagoen Fuentes de invierno eski estazioa ikusiko dugu. Konkretuki, Asturias eta Leon probintzien arteko mugan kokatuta dago,gutxi gorabehera, Bilbotik 370 kilometrora.

Mapa

Eskura dituen 15 pistak honela daude banatuta:3 Berde,3 Urdin,6 Gorri eta 3 Beltz.

Denboraldi altuan eguneko forfaitaren prezioa 18 eurokoa da.Denboraldi baxuan, berriz, 14 eurokoa izaten da.Egun bat baino gehiago joan ondoren, abonamenduak ere eskaintzen dituzte aintzat hartzeko prezioekin.Beste eski estazioetan bezala, hasiberrientzako snowboard eskola dago. 


Lunada

Lunada ,Alto Campoo eta San Isidrotik gertu dagoen beste eski estazioa da.Bilbotik 90 kilometrora dago eta guztira 8 pistak aurkitu ditazakegu honela banatutarik:

3Gorri,3 Urdin eta 2 Berde

Bertan egun batzuk pasatu nahian, ostatu ugari dituzu eta oso prezio bitxietan gainera.Forfaiten prezioei begira, Lunada oraindik arte ikusitako estazio merkeena da.Hala ere,nik esango nuke, eskaintzen dituzten zerbitzuekin, forfaiten prezioek ezin direla garestiak izan.

Eguneko forfait-->17 euro

Lehen aldiko forfait-->14 euro