
30 dic 2008
Egunberrian Alto Campoo-ra!!

21 dic 2008
Estazioen osasun-zerbitzuak

Izan ere, istripua larria izanda, anbulantziaren beharra izaten da eta noski, anbulantziek pisteetara heltzeko gaitasuna ez dute eta normalean, aparkalekuan itxaroten egoten dira.Beraz, elurreko motoristen lana funtsezkoa izaten da eta horregaitik, eski estazio guztietan bat baino gehiago aurki ditzakezu.
Diagnostikoa
Basurtuko ospitalean ordu bat egon ondoren eta zenbat jendea zegoen ikusita (goizeko 10tan Basurtuko larrialdira sartu zen neska batek, oraindik ere arratsaldeko 7 retan, frogeetara itxaroten zegoen) nire lehengusina “alta boluntaria” eskatu du. Begoñako Virgen Blanca klinikara joan gara eta han radiografiak egin dizkiote.
Azkenean, belaunan bihurdura eta meniskoa apurtuta dauka.Gajoa hamaika egun atseden hartzen egon behar da,baina belauna zendatuta egon bezain laster, berriro elurran ikusiko dugu.
Elurtearen nire lehenengo eguna:Valdezcaray
Zintzo izanda hasiera batean oholarekin nahiko txarto moldatu naiz.Izan ere, bakarrik urte bat daramat snowboard egiten.Hala ere,teknika berriro hartzeko, ordu batekin nahiko izan da.Espero dut aurtengo elurtean elurrara joateko aukera gehiago izatea.
Aipatzekoa da, gaurkotze honek ospitaletik idazten ari naizela.Eski egunaren azken 30 minututan, nire lehengusina pista batetik jeitsen hari zenean harri batekin topo egin du, azkenean, belaunetan izugarrizko kolpea hartzen.Beraz, orain itxarongelan gaude, medikuaren zain eta ezer izateko itxaropekin.
15 dic 2008
Oharra:
14 dic 2008
Luz ardiden
Bilbotik nahiko gertu geratzen diren eski estazioak ikusi ditugu.Hala ere, hain gertu geratzen diren beste batzuk ikusi nahi nituzke.Luz ardiden adibidez, Pirineotan dagoen eski estazio da eta Bilbotik nahiko urrun geratu arren,esango nuke eski estazio honek, bidaia egitea merezi duela.
Luz ardiden 26 pistak ditu honelaxe banatuta:4 berde,4 urdin,15 gorri eta 3 beltz.

Besteak beste, estazio honetan snowpark bat edo trineo pista bat aurki dezakegu.Eski estazio honek, elbarriei eski egiteko aukera ematen die eta horretarako ailegarrestasun eta zerbitzuak eskaintzen dizkie.Izan ere, kirol honetan hasi nahi den elbarri batek Luz ardiden eski-eskolara joan ahal da.
Forfaiten prezioei begira, ikasleei beherapenak egiten digute,adibidez eguneko forfait 27,5 eurotatik 16,5 eurotara geratzen da.
9 Berde,12 Urdin, 11 Gorri eta 4 Beltz
Pistak goizeko 9:15 etatik arratsaldeko 17:00 etara irekita daude.Hala ere, eski estazio honek asteburuetan eta jaiegunetan, gaueko eski egiteko aukera ematen digu eta horretarako, pistak berriro ere, arratsaldeko 19:00 etan irekitzen dira gaueko 22:00 tara arte.
Pajaresen 2008-09 elurtean berritasun batzuk aurkitu ditzakegu.Adibidez, elur artifiziala ekoizten dituzten kainoi berriak jartzeko, 530.000 euro inbertitu dira.Pistetan ere, hobekuntzak aurki ditzakegu batez ere, pisten tuntuiztapenean edo hauen zabalkuntzan.
Beste eski estazioetan bezala, Pajaresen bai snowboard eskola eta baita ere, materiala alokatzeko zerbitzuak aurki ditzakegu.
Gurasoentzako elurreko lorategi bat dago.Haiek eskiatzen egoten diren bitartean,euren haurrak jolasez beteriko gune batean zainduak izateko.
Eski estazio honen eguneko forfaiten prezioa....
- Denboraldi altuan:21 euro.
- Denboraldi baxuan:16 euro.
10 dic 2008
Oharra:
5 dic 2008
Fuentes de invierno
Kantabriar mendikatearekin jarraituz, Bilbotik nahiko urrun dagoen Fuentes de invierno eski estazioa ikusiko dugu. Konkretuki, Asturias eta Leon probintzien arteko mugan kokatuta dago,gutxi gorabehera, Bilbotik 370 kilometrora.
Eskura dituen 15 pistak honela daude banatuta:3 Berde,3 Urdin,6 Gorri eta 3 Beltz.
Denboraldi altuan eguneko forfaitaren prezioa 18 eurokoa da.Denboraldi baxuan, berriz, 14 eurokoa izaten da.Egun bat baino gehiago joan ondoren, abonamenduak ere eskaintzen dituzte aintzat hartzeko prezioekin.Beste eski estazioetan bezala, hasiberrientzako snowboard eskola dago.
Lunada
Lunada ,Alto Campoo eta San Isidrotik gertu dagoen beste eski estazioa da.Bilbotik 90 kilometrora dago eta guztira 8 pistak aurkitu ditazakegu honela banatutarik:
3Gorri,3 Urdin eta 2 Berde
Bertan egun batzuk pasatu nahian, ostatu ugari dituzu eta oso prezio bitxietan gainera.Forfaiten prezioei begira, Lunada oraindik arte ikusitako estazio merkeena da.Hala ere,nik esango nuke, eskaintzen dituzten zerbitzuekin, forfaiten prezioek ezin direla garestiak izan.
Eguneko forfait-->17 euro
Lehen aldiko forfait-->14 euro
30 nov 2008
24 kilometro eskiagarri ditu lau sektoreetan banatuta:Cebolledo,Requejines , Riopinos eta Salencias-La raya.Beste eski estazioetan bezala, San Isidro 25 pista eskaintzen ditu berde,urdin eta gorriaren sailkaketa egiten.Beltza ere,sektore batzuetan ikus ditzakegu.
Aurreko gaurkoraketan esan dudan bezala, San Isidron ere, snowboard eskola daukate.Asteburuko edo oporraldiko ikastaroak daude eta ordu kopuru desberdinak izaten dute.Hala ere, ordu bateko ikastaroak egiteko aukera daukazu.
Ekipoa alokatzeko denda bat dago eta aldez aurretik, erreserba egin nahian, interneten bidez egin dezakezu.
Eski estazio honen tarifei dagokionez, eguneko forfait 16-22 eurokoa izaten da:
16 euro -> astelehenatik ostegunera arte
22 euro -> asteburuetan, abenduaren (6tik 14ra)(20tik urtarrilaren 14ra)....ikusi gehiago
Oharra:
Ekipamenduari buruz,ahaztu zait esatea, eski estazio guztiak ekipoa alokatzeko zerbitzuak dituztela.Beraz,oraindik ere,ekipoa ez duten hasiberrientzako,premiazko aukera izan daiteke eta normalean,merkea ere.
Baita ere, eski-estazio ia guztiek hasiberrientzako eski monitoreak dituzte.Emaitza hoberenak izateko,monitoreak ikasleen eski mailara egokitzen dira.Modu naturalean eta noski,seguruan ere, monitoreek teknika batzuk ematen dituzte.
Nahiz eta hasiera batean kirol hau zaila izan,maina hartuz gero betirako amodioa izango diozu!!
Valdelinares
Javalambretik ordu batera dagoen beste eski-estazio bat Valdelinares da.Eski-estazio honek guztira 9 pistak ditu:3 berde,3 urdin eta 3 gorri.(pisten mapa).
Valdelinaresen pistak 9:30etatik 16:45etara irekita daude.Hala ere, forfaiten salmentarako lehiatilak, goizeko 9:00 etan irekitzen dira eta eguneko forfaitaren prezioa 28 eurokoa da.
Eski estazio honetan freestyle egiteko eremua dauka.Gainera iazko elurtean koltxoi magiko bat kokatu zuten.Hau da, airez osatutako ohe bat.Non eta, eskiekin eta snow oholarekin salto bat egin ondoren, erorketa lehun bat izaten duzu.Urte honetan,estazioan aparteko leku bat izango du.
23 nov 2008
Javalambre
Terueletik gertu dagoen eski-estazioa dugu,hain zuzen ere, Camarena mendikatean kokatuta dago.Bilbotik iristeko gutxi gorabehera, 5 ordu eta erdi behar dira.Jalambrek pista kopuru txikia du, guztira 9:
3Berde,5 urdin eta gorri bat.

Aurtengo elurterako, Javalambrek berrikuntza batzuk egin ditu. Adibidez, Lounge Lapiaz-eko terraza berria,snowparkaren salto berrien gehikuntza…Eski estazio honen ordutegia 9:30tik 16:45 rakoa da.Hala ere,forfaiten erosketa egiteko leihatilak goizeko 9:00-etan irekitzen dira.Eguneko forfaiten prezioa 28,00 E-koa da.Pertsonalki ez naiz inoiz ere Javalambre-n egon,baina 9 pistengatik ez nuke 28 euro ordainduko.
ASTúN
Candanchú-tik gertu dagoen beste eski estazioa Astún da.Guztira 39,2 kilometro eskiagarri dauzka 48 pistetan banaturik: 3 berde,14 urdin,22 gorri eta 9 beltz.
Pistak goizeko 9tik 16:30ra arte irekita daude eta eguneko forfait bat hartuz gero,33 euro ordaindu beharko duzu.Beste eski estazioak dituzte bezala,Astun haurrentzako elurreko lorategi bat du.
Candanchú
Pirineo Aragoitarraren beste eski estazioa:Candanchú.Bilbotik iristeko 3 ordu eta erdi baino ez dira behar.Candanchú-k 44 pista eskaintzen dizkigu:
10 berde,12 urdin, 17gorri eta 5 beltz ditu
Prezioei begira eguneko forfait 34 euroa da.Candanchú-ren beste zoragarritasun bat eman beharrean, dudarik gabe,esango nuke bere gaua ikusi beharko genukeela.Hau da, elur-eguna amaitu ondoren eta kopa bat hartu nahian inguruan pub eta dantzalekuak dituzula.Baita ere,egun bat baino gehiago joan ondoren, bigarren egunean Astún eski-estaziora joateko aukera
daukazu.Izan ere, Candanchú-tik 8 minutura dago eta.

17 nov 2008
Panticosa eta Formigal baino pixka bat urrunago dagoen beste eski-estazioa Cerler da.

Panticosatik gertu dagoen beste eski-estazioa Formigal da.Eski-estazio honek 97 pista ditu, totalean 197 kilometro eskiagarri honela banaturik: 7 berde, 18 urdin, 30 gorri eta 39
beltz.Pistetaz aparte, Fromigalek beste gauza on batzuk eskaintzen dizkigu, adibidez, Terrain Park-a -->Snow park honetan hiru zailtasun maila bereizi ditzakegu:Berdea beti nola ez,hasten ari garenontzat,gorria eta beltza.

Mapa
Formigaleko beste gehigarri bat bere jatetxeak dira.Izan ere, pistetan atsedenaldi bat hartu nahian, 21 jatetxe gure eskura aurki ditzakegu.Aurtengo elurtean, estazio honetan berritasunak ikusi ditzakegu.
Panticosa Pirineo Aragoitarren erdialdean aurki dezakegu.Bilbotik, gutxi gorabehera 4 ordura dago.

10 nov 2008
Errioxako Ezcaray herrian dago kokatuta,konkretuki, San Lorenzo izeneko Gaztelako mendilerroan.Bilbotik gertu dagoen eski gunea da.
Goizeko 9tan irekitzen dute eta arratsaldeko 17etan itxi.Tarifei dagokienez 13.50 €-tik 26.50 €-koak dira forfaiten prezioak.Beste eski estazioekin konparatuta forfaiten prezioak nahiko merkeak dira!!
Eski-estazioak
Alto Campoo:
Alto campoo Reinosatik gertu dagoen eski estazioa da.Bilbotik 200 kilometrotara dago eta autoz,trenez edo autobusez joateko aukera duzu.
Bere pistak guztira 27km eskiagarri osatzen dute eta bere instalazio modernoen artean elur artifiziala egiteko produkzio sistema bat dago. 23 pistak honela banaturik daude:
- - 4 Berde
- - 9 Urdin
- - 10 Gorri
Mapan ikusi dezakegunez, pistaz aparte, barne zirkuitu bat (4,4 kilometrokoa) eta bi Snowpark aurki ditzakegu.
2008-09 eko tarifak: Eguneko forfait: helduentzako 28 eurokoa da
eta txikientzako 18 eurokoa da.
9 nov 2008
Elurraz nola gaude?

2 nov 2008
CreaM 01

StyLinG

23 oct 2008
Segurtasuna
-Eskularruak:hauek segurtasuna emateaz gain gure eskuak lehor mantentzeko gaitasuna emango digute.
-Buru-Babesa:Ez dago zertan esan behar zer-nolako babesa emango digun.Pistetan oso erraza da harriak topatzea eta nola ez, erorketa bat izanez gero, aukeran duzu buruan kolpe bat hartzea.
-“Walkitalkia”:ez da funtzesko elementua baina estazioa handia bada oso normala da bertan galtzea eta walkitalkia eskura izanda laguntza eskatu dezakezu.Lagunekin barre egiteko ere oso aproposa da.
22 oct 2008
Janzkera

+Bigarrena: Aukera egokiena forroak dira.Hauek hotza isolatuko dute.
---->Botak
+Botak gogorrak--->Plakazko tinkaketak:Jartzeko oso erosoak.
-->Eskuineko hanka aurrean edo atzean??Hau da,"goffy"edo"regular" izatea.
19 oct 2008
---->TinKaKeTaK (Fijaciones)
Hala ere, lehen esan dudanez, bakoitza bere estiloa du.
---->OholaK
Ohola da kirol honetako elementurik garrantzitsuenetarikoren bat.Ohol egokia aukeratzea premiazko gauza da.Izan ere, pentsatu behar dugu,ohola dela elurrarekin harreman zuzena duen elementua.Beraz, kalitate gutxiko ohol bat erabilitzean, istripu bat izateko arriskua izango dugu.
Nola jakiten dugu ohol bat ona ala txarra den? Adibidez,izaten duen malgutasuna ikusiz.Hau da,ohola zenbat eta malguagoa izan orduan eta hobeto moldatuko gara mendian aurki ditzakegun erliebeetara.Baten baino gehiagotan gertatu da, jauzi batean malgutasun txikiko ohol bat apurtzea eta ez dago azaldu beharrik, snowboarderrak zer-nolako kolpea hartu zuen.
Gomendagarria da, xixku bat izatea oholak kolpeetatik zaintzeko.
Online oholak erosteko.... surfdevils.com, stylingsurf.com
16 oct 2008
Ekipamendua
12 oct 2008
SnoW MotaK
1-Estilo librean: Artaziketak egitean datza.Snowboarder-rrek saltoak eta eskubelak irristatzen ditu.Estilo librearen barruan mota desberdinak daude:Media-pipa, Slopestyle, Salto Grande, Jibbing....
Nire lehengusina,Tania Enriquez.Valdezcary 2007
2-Jaitsiera librea: Pisten kanpotik egiten diren jaitsierak dira.
3-Lasterketa:Garrantzitsuena azkarregi jaistea da.Normalean pistan saltoak egoten dira.
4-Zeharmendia: Modalitate berri honek ohol bereziekin egiten dira: Splitboard
Snow ? Zer da?
Datu-ikusgarria:1998era arte ez zen neguko joko olinpikoa bihurtu.
Agurra
Agur bero bat eta ongi etorri!!!